gero ta euskera gehiago euskalerrixan?
Wednesday, April 1st, 2009seguruenik kanpuan zortzi urte inguru egon nazelako izango da, baina gaur euskalerrixan inoiz baino euskera gehiago hitzegiten dela iruditzen zait.
arrasaten ume guztiei euskeraz hitzegiten diete gurasoak… lur, nere iloba, nahiz ta nere gurasuak ulertu ta nahiko ondo hitzegin, bost urtekin ez da gaztelaniaz guztiz ondo moldatzen euskeraz ohittuta dauelako. gainera, gero ta atzerritar gehiago egon arren (gaur zarautzen nago, ta hemen adibidez hegoamerikar asko daude), hauek ere euskeraz lau hitz baino gehiago esaten ohitzen hasi direla badirudi…
gero ta euskera gehiago hitzegiten al da euskalerrixan?
