Posts Tagged ‘eu’

gero ta euskera gehiago euskalerrixan?

Wednesday, April 1st, 2009

seguruenik kanpuan zortzi urte inguru egon nazelako izango da, baina gaur euskalerrixan inoiz baino euskera gehiago hitzegiten dela iruditzen zait.

arrasaten ume guztiei euskeraz hitzegiten diete gurasoak… lur, nere iloba, nahiz ta nere gurasuak ulertu ta nahiko ondo hitzegin, bost urtekin ez da gaztelaniaz guztiz ondo moldatzen euskeraz ohittuta dauelako. gainera, gero ta atzerritar gehiago egon arren (gaur zarautzen nago, ta hemen adibidez hegoamerikar asko daude), hauek ere euskeraz lau hitz baino gehiago esaten ohitzen hasi direla badirudi…

gero ta euskera gehiago hitzegiten al da euskalerrixan?

A trip to Bilbao in February

Sunday, February 1st, 2009

I’m taking a trip to Bilbao between February 6th and February 8th.

arrasaten egongo naz zapatu ta domekan… buelta hartzen doten azkenengo aldia izango da… hurrengo biajia ‘one way’! :)

hori bai, madrilera…

ekon-en itzulera

Friday, January 9th, 2009

maiatzak 14ean ekon taldea osatzen dugunok berriro eszenatokitara igoko gara…ekon talde arrasatearra berriro taula gainean‘, goiena.net-en esaten duten moduan (yago-k eskeinitako elkarrizketa entzun dezakezue, btw).

gaur yago, juan, iñigo ta heloy izan dira berri hau prentsa aurrean eman dutenak, baina 2009ko talde osoa honako hau da:

2009ko ekon

2009ko ekon

ezkerretik hasita: yago, gitarra; libe, ines ta naiara ahotsetan ordezkatzen; iñigo, baxuan; juan j.sangre, ahots nagusia; ni neu, beste gitarra; heloy baterixan; ta ioni, bigarren ahots moduan. ta fatty falta da (’fotos no’); zortzigarren partaidea.

maiatzak 14an bilboko kafe antzokian egongo gara, ta urtia bukatu baino lehen kontzertu batzuk egingo ditugu. myspace aukeratu dogu kontzertuen berri emuteko; http://www.myspace.com/ekonetnies bisitatu tourra nundik nora joango den jakitea nahi badozu.

baina 2009ko ekon honek web-ak gaur egun eskeintzen dituen erremintetan sakon murgilduko dala somatzen dut…  myspace-n kontua zabaldu dogu, bai, baina baita facebook-en ta twitter-en (ta euskeraz ahozkatzen den twitxr-en) ere, eta flickr-en zabaldutako kontura argazkiak igotzen jarraituko dogula uste dot.

birtual zein fisikoki… zirikatzen jarraituko dogu:

the royal air force roundel

Wednesday, December 24th, 2008

londresetik asko ikusten da ikur hau, arropadendetan batez be:

raf symbol

a mod symbol or a MoD symbol?

ez zan uste nauena…. ez zan the tube, london underground-eko ikurretik sortu dan sinbolo artistiko bat :)

nundik dator ba?

- jatorria

- ezagutarazi zauen taldia ta pelikula

- nun erabiltzen dan oraindik gaur egun

———————-

2009-01-30: aha!!

orain badakit zergaitik nahasten nitxuen sinbolo bixak (the tube ta mod-ena)!!

beste egunian andra bat ikusi nauen metruan, londreseko metruaren plano batez, ta atzekaldean… tatxaaan! mod-en ikur hori planoaren atzekaldean… flickr-en aurkitxu dot froga!

London Underground Goes Mod (by South of Watford)

London Underground Goes Mod (by South of Watford)

beste bat :)

IKEA Tube Map - March 2008 (by Annie Mole)

IKEA Tube Map - March 2008 (by Annie Mole)