gero ta euskera gehiago euskalerrixan?

seguruenik kanpuan zortzi urte inguru egon nazelako izango da, baina gaur euskalerrixan inoiz baino euskera gehiago hitzegiten dela iruditzen zait.

arrasaten ume guztiei euskeraz hitzegiten diete gurasoak… lur, nere iloba, nahiz ta nere gurasuak ulertu ta nahiko ondo hitzegin, bost urtekin ez da gaztelaniaz guztiz ondo moldatzen euskeraz ohittuta dauelako. gainera, gero ta atzerritar gehiago egon arren (gaur zarautzen nago, ta hemen adibidez hegoamerikar asko daude), hauek ere euskeraz lau hitz baino gehiago esaten ohitzen hasi direla badirudi…

gero ta euskera gehiago hitzegiten al da euskalerrixan?

Tags: , , , ,

4 Responses to “gero ta euskera gehiago euskalerrixan?”

  1. speisboi Says:

    azken aldi honetan bilbotik ere euskera gehiago entzuten dela iruditzen zait niri… alde batetik, alde zaharrean batez ere, gero eta bizkaiko kostako eta gipuzkoako jende gehiago bizi da; euskera ama hizkuntza dutenak dira gehienak. gainera, zuk esaten duzun bezela, hemen ere orain aita/ama berri direnak euren seme-alabekin euskeraz egite dute berba.

    ea gure irudimenaren trukoren bat ez den… hau horrela jarraitzea beharko dugu datozen urteetan.

  2. xabi Says:

    bai, ia ze ikusten dogun hurrengo lau urtetan hizkuntza aldetik!

  3. roberto Says:

    Ez nago hain seguru euskara indartzen ari dela.
    Bai daudela hitzegiten duten umeak eta beraiekin hitz egiten duten gurasoak, bainan gero gurasoek ez dute beraien artean euskerraz hitz egiten. Eta okerrena dela gazteek bai ez dutela ezertarako erabiltzen.
    Teknologia berriak ez dira ezertarako onak horretarako. Oso zaila da sarean zerbait euskaraz aurkitu eta horregatiz zoriontzen dizuet.
    Aupa!, euskara eta etorkizuna ez dute ezertarako arreman tzarra izan behar.

  4. xabi Says:

    aupa roberto, post hau apirilean idatzi nauen ta hile dexente pasatu dira ordutik, baina berdina pentsatzen jarraitzen dot… iruditzen zait gero ta euskaldun gehiago daudela.

    ta sarean, begiradatxo bat bota iezaiozu twitter-i… han euskeraz hitzegiten duen talde ederra daukagu, ta gehixenak blogariak! :)

Leave a Reply